

Landatu hazi bat asmo batekin, partekatu zure ametsa, eta landarea hazi denean, kontatu nola eboluzionatu duen azaltzen duen istorioa.
1-Landatu hazi bat.
2-Zure ametsa pentsatu.
3-Aldaketa inspiratu.
#Sagardream
Ekimenaren hashtag orokorra.
#SagardreamSeed
Lehen argazkirako: zure hazia eta bete nahi duzun ametsa.
#SagardreamBloom
Bigarren argazkirako: zure landarearen garapena eta zure istorio pertsonala.




Bat egiten duzu Sagardrimerekin?
Zure istorioa hazi batekin hasten da.
Natura, ametsak eta ekintza positiboak batzen dituen ekimena.
Landatu hazi bat asmo batekin, partekatu zure ametsa eta itzuli zure landarea hazi denean, zure istorioak izan duen bilakaera kontatzera.
Hazi bakoitzak hasiera berri bat sinbolizatzen du, eta gogorarazten digu urrats txikien bidez gure ametsak hazarazi eta planeta zaintzen lagun dezakegula.
1 FASEA #SagardreamSeed
LANDATU ZURE HAZIA ETA PARTEKATU ZURE AMETS
1.Pausoa. Aukeratu zure hazia
Erabili jaso duzun hazia edo aukeratu zure klimarako, urteko sasoirako eta landatuko duzun lekurako egokia den espezie bat.nnLoreontzi batean, drainatze-sistema duen ontzi egoki batean edo lorategiko leku apropos batean landatu dezakezu.nnHaziaren tamainak ez du axola. Garrantzitsuena hastea da.
2.Pausoa. Pentsatu zure ametsa.
Landatu aurretik, hartu une bat lortu, ikasi, hobetu edo munduari eskaini nahi diozun zerbaitetan pentsatzeko.nnAmets pertsonala, profesionala, familiakoa, sortzailea edo ingurumenarekin lotutakoa izan daiteke.Adibidez: Zerbait berria ikastea. Proiektu bati ekitea. Nire ongizatea gehiago zaintzea. Beste pertsona batzuei laguntzea. Nire ingurumen-inpaktua murriztea. Planeta garbiago eta osasungarriago baten alde egitea.
Ez duzu amets intimo bat partekatu beharrik.
Zuretzat erosoa den asmo sinple bat adieraz dezakezu.
Paso 3. Planta tu semilla




4.Pausoa.Egin lehenego argazkia.
Atera argazki bat hazia landatzen duzun unean, edo erakutsi loreontzian landatu berri duzun hazia.nnArgazkian zu ager zaitezke, zure eskuak bakarrik erakuts ditzakezu edo zure txoko txikiari argazkia atera diezaiokezu.nnGarrantzitsuena da argazkiak zure istorioaren hasiera irudikatzea.
5.Pausoa. Argitaratu zure argazkia sare sozialetan
Partekatu zure argazkia hashtag hau erabiliz: #SagardreamSeed
Adibidez, zure argitalpenaren testuan, osatu esaldi hau:nn«Gaur hazi hau landatzen dut, __________ lortzeko asmoz».nn«Hazi hau landatzen dut nire ametsa, __________, bete dadin».
Etiketatu @sagarrek eta erabili ekimenaren hashtag orokorra: #Sagardream.
Animatu beste pertsona batzuk parte hartzera, aipatu lagunak edo partekatu zure argitalpena, inspirazio-iturri izan dadin.
Paso 6. Cuida tu planta y trabaja en tu sueño
Zaindu zure landarea eta egin lan zure ametsa lortzekonnAurkitu leku egoki bat zure landarearentzat, jarraitu espeziearen laborantza-gomendioak eta eman behar dituen zaintzak.Aldi berean, saiatu zure ametsa lortzeko urrats txikiak egiten.
Ez duzu dena berehala lortu behar. Aurrerapauso bakoitzak balio du.
2.FASEA #SagardreamBloom
ZURE LANDAREA HAZTEN DA
ETA ZURE AMETSA?
Ekimenaren bigarren zatia itzultzean datza.
Zure landarea nahikoa hazi denean eta haren bilakaera ikusteko moduan zaudenean, berreskuratu zure lehen argitalpena eta partekatu argazki berri bat.
Ez dago guztientzako data bakar bat: hazi batzuk egun gutxitan ernetzen dira, eta beste batzuek denbora gehiago behar dute. Hazkunde-erritmoa espeziearen, baldintzen eta zaintzen araberakoa da.
1.Pausoa. Atera argazkia landareari
Atera argazki berri bat zure landareari.nnAhal baduzu, jarri lehen argazkikoaren antzeko leku batean, aldaketa hobeto erakusteko.
Bi argazkiak batera argitara ditzakezu, bata bestearen ondoan: hasiera eta bilakaera edo emaitza.
Paso 2. Hausnartu zure ametsari buruz
Galdetu zeure buruari:
Zer aldatu da hazia landatu nuenetik?
Eman al dut urratsik nire ametsa lortzeko?
Zer ikasi dut denbora honetan?
Zein izango da nire hurrengo urratsa?
Ez da beharrezkoa zure ametsa bete izana.
Agian lortu duzu. Agian gertuago zaude. Agian beste zerbait nahi duzula aurkitu duzu.
Istorio horiek guztiak hazkundearen parte dira.
3.Pausoa. Partekatu zure bilakaera
Argitaratu zure argazki berria hashtag hau erabiliz: #SagardreamBloom
Esaldi hauek erabil dizazkezu inspirazio gisa:
Hazia landatu nuenean, nire ametsa __________ zen.
Gaur, nire landarea __________ dago, eta nik __________ egin dut.
Nire hurrengo urratsa __________ izango da.
Nire ametsa hazten jarraitzen dut.
Gehietu ere #Sagardream eta aipatu @sagarrek zure istorioa ekimenarekin lotzeko.
4.Pausoa.Inspiratu beste pertsona batzuk
Nahi baduzu, animatu norbait bere Sagardrime esperientziari ekitera.
Zure argitalpena istorio berri baten hasiera izan daiteke.nnIzan ere, gure aurrerapauso txikiak partekatzen ditugunean, beste pertsona batzuk lehen urratsa ematera anima ditzakegu.


Ester
Mundu berdea bat


SAGAR BAKOITZAREN ATZEAN AMETS BAT DAGO


Urko
Itsaso garbiak izan


Nerea
Kontaminazioa gutxitu
Mari Jose
Etorkizun obeago bat
Kontaktuak
sagarrek.info@gmail.com
© 2026. All rights reserved.
+34619279842
